XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hasieran pentsatu genuen bere kidako lagunen mira sentitzen zuelako egiten zuela galdera hori; baina gerora konturatu ginen ezetz, aldegin egiten zuela halakoengandik.
Itsasgizon batek
Neuretzat, behinipein, bere jokabidean batere sekreturik ez zegoen, ezen, neurri batean, neuk ere bai bainuen neure partea bere estuasun hartan.
Izan ere egun batez, aparte hartuta, hilabete bakoitzaren lehen egunean lau peniketako zilarrezko txanpon bat emango zidala agindu zidan, baldin eta egoten banintzen
Maiz, hilabetearen lehen eguna iritsi, eta nire ordaina eskatzen nionean, sudurretik arnasa bota, eta niri begira begira geratzea besterik ez zuen egiten, harik eta nik begiak jaitsi arte; baina astebete baino lehen, hobeto pentsatu eta nire lau peniketako txanpona ematen zidan, berriro ere erne egoteko aginduz
Pertsonaia hark ametsetan nola segitzen ninduen esan beharrik ba ote dut.
Ekaitz gauetan, haizeak etxeko lau ertzak astintzen zituenean, eta olatuak orruka hasten zirenean kalan eta haitzetan gora, mila itxura hartuta ikusten nuen, eta mila deabru tankeratan.
Batzutan berna belaunetik moztuta, edo kaderatik bertatik; bestetan munstro antzeko izakia zen, sekula berna bat besterik izan ez zuena, eta hura gorputzaren erdian.
Nire atzetik, hesi eta zanga gainetik, saltari eta korrika eta segika ikustea, amesgaizto guztien artean okerrena zen.
Eta bataz beste, poliki ordaintzen nuen nire hileroko lau peniketako txanpona, amets nardagarri haiek zirela eta.
Baina, nahiz eta hainbeste izutu mariñel hankamotz harengan pentsatze hutsak, kapitainari berari askoz beldur gutxiago nion nik bere ezaguera zuen beste inork baino.
Zenbait egunetan, gauza zena baino askoz ron gehiago edaten zuen; eta orduan, eseri eta bere itsas-kanta zahar latz, gaizto haiek kantatzen zituen, inoren axolarik gabe; baina beste zenbaitetan edaria eskatzen zuen denentzat (...).